Zure fisioterapia zentroa Lekeition
Gure helburu nagusia Lekeitioko zein inguruko herritarren bizi-kalitatea hobetzea da. Fisioterapiaren arloan sortzen diren teknika eta teknologia berriak biltzen saiatzen gara, pazienteek zerbitzurik onena jaso dezaten.
Arazo muskuloeskeletikoen eta kirol-lesioen prebentzioan, tratamenduan eta errekuperazioan espezializatuta gaude.
Jarri gurekin harremanetan, eta zure arazoa konpontzen saiatuko gara.
Deitu eta eskatu zure hitzordua!


Esku terapia
Ebaluazio egoki bat egin ostean teknika ezberdinak erabiltzen ditugu arazo muskularrak, arazo artikularrak eta arazo neuralak hobetzeko.

Ekografia muskuloeskeletikoa
kografiari esker lesioaren kokapena eta zehaztasuna baloratu ditzakegu, baita honen eboluzioa monitorizatu ere.

Ariketa terapeutikoa
Ariketa ezberdinak erabiltzen dira lesioen prebentzio, tratamendu eta erreadaptazio prozesuetan.

Fisioterapia inbasiboa
Orratzekin egiten ditugun teknika ezberdinei esker minaren tratamendu azkar eta egokia lortu dezakegu

Bendajeak
Lesioaren lehenengo faseetan mota ezberdinetako bendajeak jartzen ditugu artikulazioari beharrezko egonkortasuna emateko

Sistema superinduktiboa (SIS)
Sistema super induktiboak mina gutxitzen eta lesioen errekuperazioa azeleratzen laguntzen digu.
Gure filosofiaren oinarria pazientearen helburuetara egokituriko tratamendu indibidualizatua eskeintzea da. Gogo eta pasio handia jartzen dugu gure lanean, paziente bakoitzetik ikasi eta gure zerbitzua hobetzeko aprobetxatuz. Gure pazienteei ahalik eta tratamendu egokiena eskeintzeko gogo horrek eten gabe formakuntza ezberdinak egitera eraman nau, garrantzi handia ematen baitiot teknika eta teknologia berrietan eguneratua izateari.
Gaizka Legarza